• Aurkezpena
  • Sample Page
  • Archives
  • Categories
  • IKASBIDAIA 2013.

    2013 - 06.13

    Aurten ere 4.mailako ikasleok ikasketa bidaia egin dugu Pirinioetatik (Lleida) eta Saloutik (Tarragona) eta hemen duzue eskuragarri egin eta disfrutatu dugunaren laburpena.

    Lehengo eguna: 7retan autobus hartu genuen, bederatzi orduko bidaia aurretik genuela jakinda. Oso nekatuta geunden arren, gutxi batzuk bakarrik geratu ziren lo.
    4rak aldera heldu ginen quadetara. Zirkuituak putzuak zituen eta lehenengo txandetan sartu zirenak lokatzez beterik amaitu zuten. Gainerakoei ez ziguten arropaz aldatzen utzi eta besteek zikindutako arropak jantzi genituen gure arropak ez zikintzeko asmoz. Amaitutakoan, autobusera sartu ginen berriro eta ordu bat geroago hoteleko sarreran geunden monitoreen azalpenak entzuten.
    Horren ondoren geletara igo ginen, dutxatu eta afaltzera jaitsi ginen. Gero  “diskoteka” kaka bat zela ikusita, geletan egon ginen sartuta monitoreek bota arte.
    Bigarren eguna: Goizean rafting egitera joan ginen. Neopreno erraldoi eta zulatutako txapin batzuk eman eta plastiko gogorrezko ontzi batean gradu gutxiko uretan sartu ginen. Oso paisaia politak ikusi genituen eta dibertigarria izan zen.
    Arratsalde horretan painball egitera joan ginen eta gero hotelera bueltatu ginen berriro. Hotelera Mallorcako batzuk heldu ziren, jende oso atsegina ziren eta gutako batzuk “Harlem Shake” bat egin genuen beraiekin.
    Hirugarren eguna: Oso goiz irten ginen hoteletik eta ordu biak aldera heldu ginen Bartzelonara.  Autobusak Camp Nou aurrean utzi gintuen bazkaldu ondoren futbol estadioaren bisita genuelako. Niri pertsonalki interesgarria iruditu zitzaidan. Camp Nou-tik ateratzean, autobus barrutik Bartzelona bisitatu genuen, autobusean zetorren gidari baten laguntzaz.
    Bidaia honen amaiera Sagrada Familian ikusi genuen. Monumentu hori bisitatu genuen telefono informatzaile batzuekin. Souvenirs denda batetik pasatu eta gero  Saloura joan ginen.
    Salouko hotelean afaldu eta hoteleko sarreran geratu ginen 11:30etan, gauean diskoteka batera joateko asmoz. Guztien artean erabaki ondoren, Flash Back diskotekara joan ginen eta 2:30ak aldera diskotekatik irten ginen.
    Laugarren eguna: logura aurpegiekin Port Aventurarantz joan ginen. Bertan bazkaltzeko ticket bat eman eta arratsaldeko 7retan sarreran geldituko ginela esanez bakoitza bere lagun taldeekin sakabanatu ginen. Batzuk barraka guztietan muntatzen zeuden bitartean, beste batzuk, beraien senideentzat opariak erosten zeuden.
    Gauean, pasaden eguneko diskoteka berberera bueltatu ginen, baina batzuk ez zuten irten nahi eta hotelean geratu ziren. Azken eguna zela aprobetxatuz aurreko egunean baino beranduago heldu ginen hotelera.
    Bosgarren eguna: oso goiz egon behar ginenez autobusean eta gauean berandu heldu ginenez, batzuk ez zuten, ezta gosaldu ere eta jarraian sartu ziren autobusera. Lehenengo egunean  autobuseko giroa oso animatuta bazegoen, egun honetakoa kontrakoa zen. Jende gehiena lo zegoen eta lo ez zeudenak mareatuta edo postura egokia ez zutenez, lo egin ezin zutelako zeuden esnaturik.
    Zaragozako jauregi bat bisitatu genuen bazkaldu baino lehen. Gero autobusean sartu eta lo geratu ginen berriro, Bilbora heldu arte.
    Bilbora heltzean, autobusetik jaitsi eta monitore guztiak besarkatu eta bi musu eman ondoren bakoitza bere etxera joan zen, lo egitera.

    ikasbi                       ikasbuiia

    Tags: , , , , , ,

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu